Belauntzako jaiak 2019

Bolo eta toka txapelketekin hasi dituzte sanjoanak Belauntzan

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko ekainaren 22a

Goizean goiz lehertu da suziria Belauntzan. Hasi dituzte San Joan jaiak, eta bolo eta toka txapelketekin hasi dute eguna. Atzotik zuen herriak festa usaina, ordea, Mus txapelketa jokatu baitzuten elkartean.  

Poliki-poliki joan dira herritarrak plazara gerturatzen, eta toka nahiz boloetan aritu dira. Bazkalostea ere kirolak hartuko du, eta frontenis txapelketa herrikoia izango da 16:00etatik aurrera. Ostean, atseden hartu, eta frontoia jatetxe bilakatuko dute. 21:30ean, herri afariak elkartuko ditu belauntzarrak. Ondoren, gaua luzatzeko musika izango dute.

Hasi besterik ez dira egin festak Belauntzan, eta asteartea bitartean badute zer ikusi, zer dastatu eta zertan parte hartua.

Bihar, ekainak 23

10:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak, 2-12 urte artekoentzat. Eguraldi ona eginez gero, apar festa.

11:00-12:00. Aurpegi pintaketa haurrentzat.

16:00-19:00. Arku tiroa.

19:30. Sagardo dastatzea pintxoak eta urdaiazpiko mozketa.

21:00. San Joan sua ikastola ondoan.

Ondoren. Suziriak.

Ekainak 24, astelehena

11:00. San Joan meza.

Ondoren. Hamaiketakoa tabernan.

16:30. Gorriti bere animaliekin.

19:00. Sarini Zirkoa: Txoriak Txori akrobazia ikuskizuna.

Ekainak 25, asteartea

20:00. Saiheski jatea eta suziriak festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!