Pilotalekuko argiak aldatu eta izena margotu dute Belauntzan

Irati Saizar Artola 2019ko apirilaren 11

Egun batzuz itxita egon da Belauntzako pilotalekua, LED teknologiadun argiak jartzeko eta frontoiaren izena eta urtea berriro margotzeko; 5.000 euroko inbertsioa izan da.

Pilotalekuko argiteria aldatu dute Belauntzan. Zaharrak kendu eta LED teknologiadun argiak jarri dituzte. Bestalde, frontoiaren izena eta urtea berriro margotu dituzte. Lan horiek egin bitartean itxita izan dute frontoia, baina, dagoeneko, denek erabiltzeko moduan jarri dute.

Berrikuntzak egiteko 5.000 euro inguru baliatu dituztela azaldu du Silvia Moneo Belauntzako alkateak. Aldaketaren arrazoiak argi ditu Moneok: «Orain arte zeuden argiei kosta egiten zitzaien guztiz piztea eta, kontsumorako ere, luzera begira, inbertsio ona iruditzen zaigu». Lehen, sistema bakarra zuten frontoiko argiak pizteko: ostatuan edo udaletxean eska zitekeen eta, itxita bazeuden, ez zegoen modurik argiak pizteko. Duela gutxi, ordea, QR kodearen bidezko sistema jarri dute martxan, edonork, noiznahi, argiak pizteko aukera izan dezan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!