San Jose eguna ospatuko dute Belauntzan

Ataria 2019ko martxoaren 14a

Meza eta hamaiketakoa egingo dituzte martxoaren 19an Belauntzan. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditu udalak. 

Eguna ospatzen mezarekin hasiko dira. 10:30ean izango da eta jarraian hamaiketakoa egingo dute Bentan. Udaletik herritar guztiei dei egin die parte hartu dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!