Zesta puntako kirol elkartea sortzeko jardunaldi irekiak egingo dituzte

Ataria 2019ko otsailaren 21a

Otsailaren 27an, 18:00etan, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Belauntzako frontoian.

Bealuntzan neska-mutilentzako zesta puntako kirol elkarte bat sortzeko aukera aztertzen ari dira. Horretarako, udaletik dei egin diete herriko gazte eta gurasoei, datorren asteazkenean gertura daitezela herriko frontoira. Gerturatutakoek, zesta puntaz jokatzeko aukera izango dute egunean bertan, Beotibar zesta puntako kideen laguntzaz.

Norbaitek interesa balu, eta ezin badu egun horretan parte hartu, dei dezala Belauntzako udalera (943 67 4366).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!