Belauntzarrek urriak 23a arte eman dezakete izena azokan

Ataria 2018ko urriaren 15a

Belauntzako azoka urriaren 28an izango da; postua edo mahaia jarri nahi duten herritarrek izena eman behar dute.

Belauntzako Udalak azoka antolatu du urriaren 28rako. 10:00etatik 14:30era luzatuko da eta postuak plaza inguruan eta frontoian jarriko dituzte. Herritarrek postua jarri dezakete edo animaliak eraman, eta guztia prestatzeko aurrez izena eman behar dute. Urriak 23 da azken eguna eta 943 67 43 66 telefono zenbakira deituta eman daiteke.

Udalak esan duenez, azoka haziz doan ekitaldia da eta herritarrak zoriondu nahi izan ditu. «Eskerrak ematen dizkiegu parte hartzen duten herritar guztiei, feriaren oinarri eta euskarri direlako», esan du.

Azokako egunean udalak hamaiketakoa eskainiko du 11:30etik aurrera herriko tabernan, eta herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!