Belauntzan, sanjoanetarako prest

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 19a, 11:22
Puzgarriak izango dituzte aurten ere sanjoanetan.

Herriko jaiak ospatuko dituzte Belauntzan lau egunez, ostiralean hasi eta astelehena bitarte.

Ondoren, Belauntzan izango duten egitaraua:

Ekainak 22, ostirala

19:30. Sagardo dastaketa, urdaiazpiko mozketa eta pintxoak plazan.
22:30. Mus txapelketa herrikoentzat Martintxon.

Ekainak 23, larunbata
10:00-12:00. Haurrentzako jolasak eta tailerrak plazan.
12:00-14:00. Puzgarriak frontoian (2-12 urte bitartekoentzat).
16:00-19:00. Arku tiroa plazan.
16:00-18:00. Puzgarriak frontoian (2-12 urte bitartekoentzat).
21:00. San Juan sua eta ondoren suziriak.
21:30. Herri afaria frontoian eta ondoren musika.

Ekainak 24, igandea
10:30. Meza San Juan elizan. Ondoren hamaiketakoa.
12:00. Gorriti eta bere animaliak, haurrentzako.
17:30. Frontenis txapelketa herrikoia.

Ekainak 25, astelehena
17:00. Zesta punta erakustaldia frontoian.
18:00. Toka eta ping pong txapelketak.
20:00. Saiheski jatearekin eta suziriekin emango zaio festei amaiera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!