Asteburu kulturala, Eguberriekin bat

Ataria 2017ko abenduaren 21a

Miru ipuin kontalaria izango da Belauntzan.

Bihar hasi eta igandera bitarte antolatu dituzte ekitaldiak, tartean Gabon eskea eta Olentzeroren etorrera.

Ipuin kontaketarekin hasiko da bihar arratsaldean Belauntzako Asteburu Kulturala. Eguberriekin bat egiten duen ekimena osatu dute, eta batez ere haurrei begirako ekitaldiak izango dituzte herrian. Gaztaina erreak eta pintxoak dastatzeko aukera izango da ipuin kontaketaren ondoren, eta hor, haurrekin batera, helduak ere izango dira ziur.

Larunbatean haurrek Gabon kanten entseguak egin eta zuhaitza apaintzeko aukera izango dute. Euskararen inguruko dokumental bat ikusteko aukera eta txokolatea dastatzekoa ere izango da. Igandean, Gabon eskea eta Olentzeroren etorrerarekin bukatuko dituzte ekitaldiak.

Herriko haur, gazte eta helduei ekitaldietan parte hartzera gonbidatu dituzte udalaren aldetik.

EGITARAUA

Abenduak 22
18:00. 1,2,3,... hemen da Miru ipuin kontalari, kultur etxean. Ondoren gaztaina erreak eta pintxoak Martintxon.

Abenduak 23
10:30. Hurrengo egunean kantuan ateratzeko entsegua  kultur etxean ludotekako bi monitoreekin. Gero, Gabonetako zuhaitza apaintzea.
18:00. Euskara munduan besteen ahoetan dokumentala kultur etxean. Ondoren, txokolate jatea egingo dute.

Abenduak 24
15:00. Haurrak kantuan herrian zehar aterako dira  ludotekako bi monitoreekin.
18:00. Olentzero etorriko da. Ondoren, merienda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!