Herritarren salerosketarako gunea

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko urriaren 29a

Azoka Berezia ospatu dute, goizean, Belauntzan. Frontoian, elizako aterpean edota udaletxe ondoan izan da zer ikusi, zer ikasi eta zertaz gozatu. 14:30ean egin duten bazkariarekin eman diote amaiera ospakizunari.

Bertako eta kanpoko produktuekin osatutako postuak jarri dituzte, goizean, Belauntzako pilotalekuan. Herriko nahiz inguruko baserritar eta artisauak izan dira protagonista nagusiak, eta Belauntzako baserri ezberdinetako animalien erakusketa ere egin dute Udaletxe inguruan. Zaldiak, behiak, ardiak edota ahuntzak izan dira tartean. Azokak iraun duen bitartean, haurrentzako tailerrak eskaini dituzte eliza ondoko plazan, eta ondoren egin duten herri bazkariarekin heldu da amaierara gaurko egun garrantzitsua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!