Frontoian jarriko dituzte postuak 10:00etatik 14:30era. Bertako eta kanpoko produktuekin osatutako postuak jarriko dituzte eta udaletxearen ondoan dagoen plazan, berriz, herriko animalien erakusketa jarriko dute. Hirugarren gune bat ere egongo da azokan; elizaren ondoan dagoen plazan haurrentzako tailerrak egingo baitituzte lehen aldiz, 10:30etik 13:30era.
Azoka bukatuta herri bazkaria egingo dute.