Sagardo zaporearekin hasi dituzte sanjoanak

Eneritz Maiz Etxarri 2017ko ekainaren 23a

Belauntzarrek ere eman diete hasiera jaiei. San Joan sua piztu aurreko orduak sagardo dastaketaren bueltan eman dituzte.

Edariari laguntzeko jatekoa lagun izan dute. Momentuan moztutako urdaiazpikoaz gain, tortilla edota gazta pintxoak dastatu ahal izan dituzte bertaratu direnek.

Suaren bueltan jarraituko dute suziriekin lagunduta, eta jarraian, musean egin nahi duten herritarrek aukera bikaina izango dute. Baina festak hasi besterik ez dituzte egin, eta biharko San Joan egunaz gain, etzi ere izango da festa egiteko aukera Belauntzan.

 

Bihar, San Juan eguna

10:00-12:00. Haurrentzako tailerrak plazan.

11:00. Meza nagusia San Juan elizan.

Ondoren. Hamaiketakoa herriko tabernan.

12:00-14:00. Puzgarriak frontoian. (2-12 urte bitartekoentzat).

15:30-18:30. Arku tiroa plazan.

16:00-18:00. Puzgarriak frontoian. (2-12 urte bitartekoentzat).

21:30. Herri afaria eta ondoren musika.

 

Bihar, ekainak 25

10:30. Meza San Juan elizan.

11:30. Gorriti bere animaliekin.

18:00. Toka eta ping pong txapelketa.

20:00. Saiheski jatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!