David Moreno upategira irteera, ekainerako

Ataria 2017ko maiatzaren 2a

Errioxako Badaran herriko David Moreno upategira irteera antolatu du udalak.

Ekainaren 10ean joango dira eta izena maiatzaren 17a baino lehen eman behar da udaletxean. Hamaiketakoa Lapuebla de Labarka herrian egingo dute eta ondoren joango dira upategira bazkaltzera. Irteerak 45 euro balio du. Ekainaren 10ean, autobusa Andresene ondotik aterako da, 08:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!