Ibarratik Belauntzara doan bidea zabaltzeko lanak maiatzean hasiko dira

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko apirilaren 20a

Silvia Moneo eta Aintzane Oiarbide, agerraldian.

120.000 euroko aurrekontua baliatuko dute, bidea zabaldu eta oinezkoen espaloia bide osoan eraikitzeko.

Belauntzara doan errepidea zabaltzeko lanei ekingo dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak eta Silvia Moneo Belauntzako alkateak aurkeztu dute proiektua, gaur, eta Mariano Lazkano alkate ohia gogoan izan dute, haren eskaerari erantzunez iritsi baita, egitasmoa.

Horrela, Ibarratik Belauntzara doan bidegurutzean izango da esku-hartzerik nabarmenena. Moneok azaldu duenez, berau da gunerik gatazkatsuena, industriaguneko lantegi batek gero eta pieza handiagoak egin, eta pasatzeko arazoak izaten baitituzte. Horrela, bidea zabalduko dute errail bakoitzari 3,15 metro emanez, eta aldapa hasieratik herriraino espaloia ere jarriko dute. Maldaren pendiza ere arindu nahi dute foru aldundiko teknikariek. Modu horretan, oinezkoen bidea hobetu eta autoentzako bide zabalagoa egokituko dute lanek. Aurrekontua 120.299,11 eurokoa izango da, eta lanek hiru hilabete iraungo dute. Obra esleitu dute jada. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!