Etxebizitzak eraikitzeko eta kirol zelai bat egiteko asmoa

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 1a, 13:56

Gipuzkoako Foru Aldundiko Iñaki Labaka Belauntzan izan berri da; Moneo alkateak etorkizunera begira hiru proiektu egin asmo dituztela azaldu zion.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Iñaki Labaka Lurralde Orekako zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko Irma Basterra zuzendaria izan ziren pasa den astean, Belauntzan. Silvia Moneo Cid alkatearekin bildu ziren eta 2016ko proiektuen eta etorkizunera begira dituzten asmoen berri eman zien.

Aldundiko Lurralde Orekako sailak lau proiektu babestu zituen iaz, Belauntzan, eta horiek ikusteko aukera izan zuten. Batetik, udal zerbitzuak egiteko erositako kamioneta ikusi ahal izan zuten eta bestetik, Martintxon egindako aparkalekua. Landagipuzkoa+ programaren barruan baserribideak berritzeko egindako bi lan ere ikusi zituzten; Garetxe baserrira joateko eta hilerrirainoko bideetan egindako lanak.

Etorkizunera begira dituzten asmoen berri ere eman zien alkateak. Landagipuzkoa+ programarekin jarraituko dute, hau da baserribideak berritzen jarraituko dute, kirol zelai berri bat egingo dute eta gazteentzako etxebizitzak eraiki nahi dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!