Silvia Moneo Cid izendatu dute Belauntzako alkate

Ataria 2016ko abenduaren 26a

Gipuzkoako Foru Aldundia

Ez ohiko osoko bilkura egin zuten larunbatean eta bertan onartu zuten alkate berria, aho batez

Denok Bat plataformako Silvia Moneo Cid gaztea izango da aurrerantzean Belauntzako alkate. Larunbatean egin zuten ez ohiko osoko bilkura eta aho batez onartu zuten bere izendapena. Ilusioa aipatu zuen kargua hartzerakoan eta baita herritar orori zabalduta daudela udaletxeko ateak. Iñaki Telleria, Jose Antonio Ormazabal eta Jose Ramon Moneo izango ditu ondoan.


Mariano Lazkano pasa den abenduaren 1ean hil zen bihotzekoak jota, 64 urte zituela. Hirugarren agintaldia zuen Denok Bat plataformarekin. 2015eko udal bozetan gehiengo osoa lortu zuten. Zehazki lau hautetsi lortu zituzten eta Gazteak Aurrerak hiru.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!