Udazkena azoka garaia izaten da. Belauntzarrek ere ohiturari eutsiz azoka berezia antolatu dute. Barazki, postre, bitxi, artisau lan, pintxo, gazta... denetariko postuak aurki zitezkeen. Baita animalia mordoa ere: astoa, behorrak, behiak, poneyak, untxiak, antzarrak, ahuntzak, ardiak eta oiloak, besteak beste. Eguraldia lagun, giro ezin hobean amaituko dute urriko azken igandea.