Haurrak ere festaren parte

Andoni Uzkudun 2016ko ekainaren 25a

Belauntzako frontoian egin dituzte haur jolasak goizean. Arratsaldean ere aukera izango dute umeek eta ondoren, herri afaria ospatuko da tabernan trikitilariekin.

Egitaraua:

Ekainak 25, larunbata

10:00-14:00. Haur jolasak.

16:00-20:00. Haur jolasak.

21:45. Herri afaria tabernan trikitia eta kantariekin.

Ekainak 26, igandea

10:30. Meza San Joan elizan.

11:00. Gorriti eta bere animaliak.

18:30. Zumba dantzaren erakustaldia eta nahi duenak parte hartzeko aukera. Frontoian edo eliza aurrean, eguraldiaren arabera.

20:00. Saiheski jatea herriko guztientzat, festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!