San Joanak 2016

Herri giroan hasi dira ospatzen San Joan Eguna

Ataria 2016ko ekainaren 24a

Meza nagusitik atera ondoren, elizaren atarian Berastegiko dantzariek eskainitako emanaldia ikusteko aukera izan dute herritarrek. Ondoren, hamaiketakoa izan dute herriko tabernan.

Arratsaldean, 19:30ean, Igeldoko abesbatzaren emanaldia izango dute San Joan elizan. Eta horren ondoren, urdaiazpiko mozketa eta pintxo potea herriko tabernan. Egunari amaiera emateko, 22:30ean, Mus Txapelketa izango dute herriko tabernan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!