San Joanak 2016

Kanpai hotsekin hasiko dituzte festak Belauntzan

Ataria 2016ko ekainaren 23a

San Joan egunean, iaz bezala, aurten ere meza ondoren dantzariak eta hamaiketakoa izango da.

Mariano Lazkano Belauntzako alkateak azaldu duenez, festetan «herri giroa izaten da. Urte guztian egoten dira herritarrak festen esperoan».

Jendea elkartzeko eta elkarri kontuak esateko aukera aproposa izaten direla gaineratu du Lazkanok. Horren lekuko izaten da herri afaria, larunbatean egingo den herriko tabernan. Hain justu, txartelak erosteko azken eguna gaur da, eguerdira arte, eta tabernan bertan erosi daitezke. Herritarrak kantuan eta bertsotan aritzen direla dio Lazkanok. Lau egunetan adin guztientzako ekitaldiak antolatu dituzte.

EGITARAUA

Ekainak 23, osteguna

21:00. Festei hasiera emango diete, San Joan sua piztuz eta kanpaiak joaz, suziriekin lagunduta.

Ekainak 24, ostirala

09:00. Txistulariak herrian zehar eta suziriak.

10:30. Meza nagusia San Joan elizan. Ondoren, dantzarien emanaldia izango da.

12:00. Hamaiketakoa herriko tabernan bertsolariekin.

19:30. Igeldoko abesbatza, San Joan elizan. Ondoren, urdaiazpiko mozketa eta pintxo potea herriko tabernan.

22:30. Mus Txapelketa herriko tabernan.

Ekainak 25, larunbata

10:00-14:00. Haur jolasak.

16:00-20:00. Haur jolasak.

21:45. Herri afaria tabernan trikitia eta kantariekin.

Ekainak 26, igandea

10:30. Meza San Joan elizan.

11:00. Gorriti eta bere animaliak.

18:30. Zumba dantzaren erakustaldia eta nahi duenak parte hartzeko aukera. Frontoian edo eliza aurrean, eguraldiaren arabera.

20:00. Saiheski jatea herriko guztientzat, festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!