Cadinox, mende erdia ospatuz

Ataria 2016ko ekainaren 1a

Pasa den larunbatean bere sorreraren 50. urtemuga ospatu zuen Belauntzako Cadinox enpresak. 200 pertsona baino gehiago elkartu ziren.

Larunbateko ekitaldian gaur egungo langile, langile-ohi eta senitartekoek hartu zuten parte, 200 pertsona baino gehiago bilduz.

Tailerrean zehar bisita gidatu bat egin zuten lehenengo, prezesuen eta instalakuntzen azalpenak emateko. Enpresaren sortzaileei ere omenaldia egin zieten. Amaitzeko, bazkaria egin zuten enpresan bertan, eta etxeko txikienek jolasteko aukera izan zuten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!