Jakoba Errekondo Belauntzan

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 23a

Kultur astea ospatzen ari dira Belauntzan, eta atzokoan Jakoba Errekondoren bisita jaso zuten

Errekondok bere azken liburua 'Bizi Baratzea' aurkeztu zuen, liburuaren nondik norakoak azalduz. Horrez gain, baratzagintzako hainbat aholku eta azalpen ere eskaini zituen. Herritar ugari bertaratu ziren Errekondoren hitzaldira eta elkartruke polita sortu zen herritarren eta Errekondoren artean.

Larunbatean ekin zioten kultur asteari Belauntzan. Herriko tabernan urdaiazpiko mozketa, pintxo potea eta gaztainak izan zituzten musikak lagunduta, eta giro bikaina sortu zen bertan. Gaur, berriz, bihar kantuan ateratzeko asmoa dutenentzat entsegua izango dute kultur  etxean. Eta kultur astearen amaierak eta Gabon eskeak bat egingo dute biharkoan. Izan ere, 15:00etan Herriko Tabernaren inguruan bilduko dira herritar guztiak kantuan ateratzeko, eta 18:00etan Olentzero etorriko da Belauntzara, opari eta guzti. Ondoren, askaria egingo dute berarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!