2015/10/25 10:00 - 14:00
Bertan izango dira herriko ganaduzaleen abereak eta tresna batzuk, herrikoek jartzen dituzten barazki, fruta eta sukaldaritza postuak eta beste herrietatik etorrita azokan parte hartu nahi duten beste hogeiren bat saltzaile. Bertan izango dira era guztietako artisauak.
Bestalde herri bazkaria antolatu da herriko tabernan, 14:30etan, eta bazkarirako txartelak herriko tabernan eta udaletxean daude salgai 25 eurotan. Bazkarirako tiketa hartzeko azken eguna osteguna da. Eguna alaitzeko trikitilariak izango dira herrian zehar.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?