Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Mariano Lazkanok errepikatuko du Belauntzan

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Belauntzan Denok Batek jaso ditu boto gehien, 88; Gazteak Aurrerak 68 jaso ditu

Denok Bat, Gazteak Aurrera eta PSE-EE alderdiak aurkeztu dira, eta herritarrek Denok Bat plataforma hauspotu du, 88 boto emanda. Gazteak Aurrerak 68 jaso ditu eta PSE-EEK ez du botorik lortu. Denok Batek 2011n ere irabazi zuen boto kopuru berarekin, 88 boto, 4 hautetsi eskuratuz, orain bezala. Gazteak Aurrerak 3 hautetsi lortu ditu. Denok Bateko Mariano Lazkano izango da alkatea berriz ere eta pozik azaldu da: «Gustura gaude, batez ere gazteengatik. Udaletxean ikasitakoa erakutsi nahi diet eta bidea eman aurrera jarraitzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!