Belauntzako Ostatuak haurrentzako gune bat izango du aurrerantzean

Ataria 2015eko martxoaren 5a

Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 5 1425482537609
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 2 1425482535235
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 8 1425482540356
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 4 1425482536792
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 11 1425482543126
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 6 1425482538452
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 7 1425482539328
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 9 1425482541215
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 1 1425482533558
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 10 1425482542084
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 3 1425482536012
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 12 1425482543965
Belauntzako Ostatua, berrikuntzak 13 1425482544780

Irisgarritasuna eta argiteriaren eraginkortasuna ere hobetu dituzte


Udalak hainbat lan egin ditu Belauntzako Ostatuan, herritarrak zein bisitariak bertan eroso sentitu daitezen. Batetik, tabernako argiteria aldatu dute sistema eraginkorragoa erabili asmoz, eta itxuraz ere aldatu dute, txuriz margotuz, eta guneari argitasuna emanaz. Udaletxeko bulegoetako argiteria ere aldatu dutela esan du Mariano Lazkano alkateak eta segituan kultur etxean gauza bera egingo dutela.
Era berean, biltokia lekuz aldatu dute, eta honek bi gauza ahalbidetu ditu: beheko solairuan umeentzako jolas gune txiki bat egin ahal izatea, eta bestetik, komunak lekuz aldatu eta tabernaren parean jartzea, irisgarritasuna hobetuz. Ingurua ere urbanizatu dute, eta etorkizunean gune berde bat jarriko dute bertan.

Komunak eta biltokia
«Komunak lehen beheran zeuden, eta txikiak ziren, eta horrek arazo bat suposatzen zuen, batez ere, adineko jendearentzat. Arazoa konpontzeko komunak goran jarri ditugu, eta guztiz egokituta daude, argitsuak dira eta leku asko dute», azaldu alkateak. Biltokia ere lekuz aldatu dute: «Orain arte behera jaitsi behar zuten eta ez zen oso erosoa. Orain goran jarri dugu, kanpotik sartu ahal dira bertara, autoa utzi eta deskargatuz, modu errazago batean», gaineratu du.
Bi aldaketa hauei esker Ostatuaren behealdean haurrentzako jolastokia egin ahal izan dute. Gunea berritu dute jada eta guneko jolasak eta abar datorren astean egongo dira prest. «Gure nahia da gurasoak Ostatura etortzen direnean haurrak ere eroso egon ahal izatea. Kanpotik sartuta ez dituzte eskailerak jaitsi behar, karroekin ere etorri daitezke, eta barruan ere badago karroak uzteko tokia. Jolastokiaz eta karroak uzteko tokiaz gain, ipuinak irakurtzeko txoko bat ere jarriko dugu», esan du Lazkanok.

Lanak bi alditan
Lanak bi alditan egin dituztela azaldu du Iker Urbina arkitektoak. «Lehen fase batean eraikina berritu dugu eta bigarren fasean hornikuntza eta urbanizazioa garatu ditugu». «Gerora kanpoan dagoen zonaldean gune berde bat egin nahi dugu. Parke txiki bat eta estalitako bolatoki bat jarri nahi ditugu. Gunea zelaituko dugu  eta asmoa da plazarekin lotura egitea, gune guztia egokituz. Diru laguntzak eskatzen gaude lanak egin ahal izateko», azaldu du Urbinak.
Hau guztia egin ahal izateko bost diru laguntza jaso dituztela azaldu du arkitektoak: Energiaren Euskal Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandakoak argiteriaren eraginkortasuna lantzeko; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolakuntza saileko herri txikien laguntza; eta Eusko Jaurlaritzaren Erein programaren eta Irisgarritasun saileko diru laguntza bana.

 

Berrikuntzak

Lanak
• Komun berri egokituak.
• Biltoki berria.
• Haurrentzako jolastokia.
• Tabernako, udaletxeko bulegoetako eta kultur etxeko argiteriak aldatu.
• Taberna margotu.
• Taberna ingurua urbanizatu.

Kostua
• Lehen fasean 96.200 euro gehi BEZa eta bigarrengoan 33.641 euro gehi BEZa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!