Haurrentzako filmak, kultur astearen barruan

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 29a

Ostiralean hasi zen aurtengo Belauntzako kultur astea, eta bihar amaituko da Jon Magic magoaren emanaldiarekin

Ostiralean ekin zioten aurtengo kultur asteari Belauntzan. Lau egunez heldu nahiz gazteenei zuzendutako hainbat ekimen izan ostean, bihar bertan emango diote amaiera aurtengoari.

Azken bi egun hauetan bereziki haurrei zuzendutako kontuak izan dituzte, izan ere, opor giroan daudela aprobetxaturik beraiek ari dira protagonista izaten.  

Gaur, esate baterako, kultur etxean hogeita hamar bat pertsona bildu dira umeei zuzendutako hainbat filma ikusten eta ondoren askaria egin dute elkarrekin.

Bihar, berriz, 16:00etan Jon Magic magoaren emanaldia izango dute, kultur etxean. Ondoren guztiek elkarrekin askaria eginez agurtuko dute kultur astea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!