Kultur asteari ekiteko prest daude Belauntzan

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 23a

Ostiralean emango diote hasiera kultura asteari, eta abenduaren 30ean amaituko da

Belauntzan beste urte batez herritar guztiei zuzendutako kultur astea prestatu dute datozen egunetarako. Negu bete-betean gaudela nabarituko da prestatutako ekintza ezberdinetan. Tartean, esate baterako, ostiralean bertan urdaiazpiko moztearekin eta pintxo potearekin batera egingo duten gaztain erre jatea.
Bestalde, haurrak gabonetako oporretan daudela probestuz, igandetik aurrera eurak izango dira protagonista nagusiak. Puzgarriak, pelikulak edo magoaren emanaldia izango dituzte, besteak beste.

Udalak jakinarazi du ostiralean, herriko tabernan, egingo den mus txapelketako inskripzioak bi euroko kostua izango duela, eta txapeldunentzat sari berezia prestatua dutela. Afari bana eskuratuko baitute herriko tabernan bertan.

Kultur astea

ABENDUAK 26, OSTIRALA

18:30. Igeldoko Lezkarri-Ganbera abesbatzaren kontzertua, San Juan elizan.
20:00. Urdaiazpiko mozketa, pintxo potea eta gaztain erreak herriko tabernan.
22:30. Mus txapelketa herriko tabernan.

ABENDUAK 27, LARUNBATA

19:30. Bideo emanaldia: Kondairak eta herri abandonatuak, Arkaitz Astiazaranen eskutik, kultur etxean.
21:00. Herri afaria, herriko tabernan, bertsolari eta soinujoleak giroturik.

ABENDUAK 28, IGANDEA

10:00-14:00. Umeentzeko puzgarriak eta jolasak, frontoian.
16:00-19:00. Umeentzeko puzgarriak eta jolasak, frontoian.
19:30. Askaria, kultur etxean.

ABENDUAK 29, ASTELEHENA

16:30. Umeei zuzendutako pelikulen emanaldia.
Ondoren. Askaria.

ABENDUAK 30, ASTEARTEA

16:00. Jon Magic magoaren emanaldia, kultur etxean.
Ondoren. Askaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!