Epailearen aurretik igarota, aske geratu dira Belauntzan atxilotutako gazteak

Ataria 2014ko urriaren 27a

Ertzaintzaren esanetan, 120 landare inguru eta kalamua manipulatzeko beharrezko azpiegitura aurkitu dituzte Belauntzan

Ertzaintzak kalamu landareak aurkitu zituen ostiralean, Belauntzako baserri batean. 25 eta 27 urteko bi gazte atxilotu zituzten, droga trafikoa leporatuta. Igandean, Tolosako epaitegian, epailearen aurretik igaro ziren eta ondoren aske gelditu ziren. Hala ere, Ertzaintzaren arabera ikerketak «abian» jarraitzen du oraindik, eta hortaz, Izar txiki izeneko baserrian lanean jarraitzen atzo ere.
Ostiralean herritarrak aztoratu zituen aipatutako operazioak. 13:30etan iritsi zen polizia, eta 16:30ak arte iraun zuen, gazteak etxean babestu baitziren, Ertzaintzaren esanetan: «Esku hartze taldeak joan behar izan zuen, eta azkenean lortu zuten etxera sartzea. Ez zen zauriturik egon».
Ertzaintzaren prentsa zerbitzutik azaldu dutenez, «lau negutegitan» aurkitu dituzte kalamu landareak; guztira «120 landare». Horrez gain, kalamua «lantzeko eta manipulatzeko beharrezko azpiegitura» ere aurkitu dute Belauntzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!