Lezkarri abesbatzak kontzertua eskaini du Belauntzako San Joan jaietan

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 21a

Atzo hasi ziren Belauntzan aurtengo San Joan jaiak ospatzen. Gaur festekin jarraitzeko 18:30ean Igeldoko Lezkarri abesbatzak kontzertua eskaini du San Joan elizan, eta bertan hainbat abesti eskaini dizkie bertaratu direnei: Some Nights, Agurra, When the stars begin to fall, everybody sing freedom, Aita gurea... Zuzendari lanetan Carmen de las Cuevas aritu da.

Ondoren, Joxe Mari Barriolak moztutako urdaiazoikoarekin pintxo potea egin dute. Gauerako, berriz, herri afaria prestatuta dute pilotalekuan. Afal ondoren, Alur eta Oihana bertsolariak eta Joxe Mendizabalen musikaldia izango dira.

Bihar, igandea, 12:00etan meza izango da. 17:30ean pilota partidak herriko gazteen artean. 19:30ean etxean egindako tortila eta pintxo lehiaketa. 20:00etan Txinga eroatea, eta ondoren afari merienda frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!