41 urteko gizonezko bat eraman dute Donostiako erietxera lan istripua izan ondoren. Ezbeharra Belauntzako industrialgunean dagoen lantegi batean gertatu da 16:50ean. Langileari pieza bat jausi zaio bularrera eta arnasteko zailtasun handiak zituen. Osakidetzako helikopteroa gerturatu da bertara, eta bertan eraman dute Donostiako ospitalera.