Datorren urteko egutegia osatzeko argazki txapelketa

Tolosaldeko Ataria

Parte hartzaileek azaroaren 8a baino lehen bidali beharko dituzte argazkiak udala@baliarrain.eus helbidera. Aurkeztutako irudiekin datorren urteko egutegia osatuko dute.

Argazki txapelketa antolatu dute Baliarrainen, eta aurkezten diren irudiekin 2027ko egutegia osatuko dute. Argazki onenaren egileak herriko Zartagi ostatuan bi bazkari egiteko saria jasoko du; eta, bigarren onenak, berriz, leku berean bi hamaiketako egiteko saria.

Azaroaren 8a izango da parte hartzeko azken eguna, eta irudiak udala@baliarrain.eus helbidera bidali beharko dira. Udaleko langileak lehiaketatik kanpo geratuko direla iragarri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!