Baliarraingo jaiak 2026

Isidro Amondarainen eskutik hasi dituzte festak

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko abuztuaren 14a

Adinez herritar nagusiena den Isidro Amondarainek eman die hasiera aurten Baliarraingo Andre Mari jaiei; ondoren, buruhandiak izan dira plazan eta pilota txapelketako finalak jokatu dituzte frontoi txikian.

Baliarrainen bizi den herritar zaharrena da Isidro Amondarain, eta gaur, festa batzordeak omenaldi txikia egin nahi izan dio. Hark eman die hasiera aurtengo Andre Mari jaiei. «Bere bizipozak erakusten ez duen arren, beti dago festarako prest, herritarrak agurtu eta kontu kontari parte hartuz, alai eta zarata handirik atera gabe», adierazi du festa batzordeak. «Murgildu gaitezen festetan Isidroren modura, alaitasunez; festa parte hartzaileak eta giro onekoak izan ditzagula», gaineratu dute.

20 egun barru 96 urte beteko ditu Amondarainek, eta gehiago betetzeko asmoa duela adierazi du. «Ilusio handiarekin etorri naiz gaur plazara. Urte askotan etorri naiz, txikitatik hasita. Ondo pasa festak eta aupa Baliarrain!», esan du.

Suziria zerura bidean lehertu ondoren, buruhandien txanda izan da. Gero, pilota txapelketako finalak jokatu dituzte frontoi txikian eta erretirodunen hamaiketakoa egin dute.

Honakoa izango da eguerditik aurrerako egitaraua:

  • 14:00. Paella jatea.
  • 16:00. Umeentzat jolasak.
  • 18:00. Herri kirolak.
  • Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:30. Izer eta Alabier.

Erlazionatuak

«Ilusio handiarekin etorri naiz gaur plazara»

Josu Artutxa Dorronsoro abu 14, 13:45 Baliarrain

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!