Baliarrainen kontzertua emango du bihar Esanezin taldeak

Ianire Aranzabek gidatzen du Esanezin proiektua.

Baliarraingo plazan izango da kontzertua, 20:00etan, eta ez dute sarrerarik ordaindu beharko 20 urtez azpikoek. Emanaldia elkarlanean egingo du Iñigo Asensio piano jotzailearekin batera.

Bihar —hilaren 16an— kontzertua emango du Esanezin musika taldeak Baliarraingo plazan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude Baliarraingo Udalean, Zartagi Ostatuan, Gaintzako Kale Txikin eta Altzagako Udalean. Aulkietan eserita izango da kontzertua, eta ez dute sarrerarik ordaindu beharko 20 urtez azpikoek.

Esanezin proiektua Ianire Aranzabek sortu zuen 2019an, pandemiaren testuinguruan, eta Baliarrainen jo zuen lehen kontzertua 2021ean. Ordutik hona hiru abesti bilduma argitaratu ditu, hurrenez hurren, Aireratzen, Erretratu Bat eta Hormetan Idazten. Ingurua eta barneko munduak ditu inspirazio iturri, eta tonu poetiko bezain sakonean osatzen ditu abestiak. Biharko emanaldian Iñigo Asensio piano jotzailea izango du oholtzan lagun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!