Baliarraingo jaiak 2025

Patata tortilla lehiaketa arrakastatsua

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Guztira 18 parte hartzaile aritu dira patata tortilla egiten Baliarraingo festetako lehiaketan. Janire Zubeldia eta Amets Arteaga izan dira irabazleak.

Inoizko parte hartzaile kopuru handiena izan du patata tortilla lehiaketa, eta ikusmin handia sortu du Baliarrainen. Epaileak ere lana tentu handiz egin dute, eta azkenean irabazleak Janire Zubeldia eta Amets Arteaga izan dira. Bigarren postuan, Maxux Olano eta Manez Zubeldia sailkatu dira eta hirugarren postuan, Iker Olano eta Enaitz Artola.

Goizean zehar beste lehiaketa batzuk egin dira Baliarrainen, eta sari banaketa egin dute patata tortilla lehiaketako epaileak bere lana bukatzen ari ziren bitartean. Maratoi eta toka lehiaketak egiten dira, haur zein helduen mailatan. Maratoian, helduetan, emakumezkoetan lehenengoa Irati Bengoetxea izan da eta bigarren Oihane Ortiz de Zarate, eta gizonezkoetan lehenengoa Jon Zubeldia izan da eta bigarrena Julen Bereziartua. Tokari dagokionez, Itxaso Arteaga eta Bartolo Garmendia izan dira irabazleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!