Baliarraingo jaiak 2025

Baliarraingo txirrindulari igoerako marka hautsi du Haritz Artano alegiarrak

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Atzo, Baliarrainen Andra Mari egunez, LXI. Txirrindulari igoera ospatu zuten. Haritz Arano alegiarrak irabazi zuen eta haren atzetik sailkatu zen Unax Iztueta herritarra.

Atzo Baliarraingo jaien barruan jokatu zen LXI. Baliarraingo Txirrindulari Igoera. Hau da sailkapena:

Haurrak 14 urtera arte

  • Lehenengo mutila: Aitor Arteaga (Baliarrain) 10'15''
  • Lehenengo neska: Irati Bengoetxea (Balirrain) 14'21''

Helduak 15 urtetik aurrera

  • Mutilak
    1. Haritz Artano (Alegia) 6'26''
    2. Unax Iztueta (Baliarrain) 6'45''
    3. Oier Zubeldia (Amezketa) 7'10''
  • Neskak
    1. Maider Unanue (Arama) 10'19''
    2. Onintza Garmendia (Lasarte) 11'46''

2013an Iñigo Aseginolazak ezarri zuen marka segundo batean hobetu du aurten Haritz Artano alegiarrak.Atzoko lasterketan sailkatu zen lehen herritarra Unax Iztueta izan zen eta helmuga igarotzen txirrindularirik edadetuena, berriz, Jexux Ibarbia 80 urteko bidaniarra.

Argazkiak: Ramon Arin eta Josu Ozaita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!