Baliarraingo jaiak 2025

Nekane Lopetegi omenduz hasi dituzte festak

Ataria 2025eko abuztuaren 14a

11:00etan Nekane Lopetegi idazkari erretiratu berriak bota du txupinazoa eta ondoren hasi da festa, buruhandien kalejirarekin. Larunbatera arte jarraituko du festak Baliarrainen.

Hasi dira festak Baliarrainen. Jai egitaraua 11:00etan abiatu dute txupinazoarekin. Orain arte herriko idazkari izandako Nekane Lopetegik izan du suziria pizteko ohorea. Herritarrek eskertu egin nahi izan diote urteotan udalean egin duen lana. Urteotan alkate izandakoek hitzartzeak egin dituzte eta hainbat baliarraindarrek agurra dantzatu diote idazkari izandakoari. 

Txupinazoaren ondoren, eta bertan bildutako umeen gozamenerako, buruhandiak ibili dira plaza inguruan. Herriko pilota txapelketako finalak jokatuko dira txupinazoaren ondoren, eta jarraian egin dute hamaiketakoa jubilatuek.

Paella janaren ondoren, arratsaldean herri kirol saioak izango dira: umeak arituko dira 16:00etan eta helduak berriz 18:00etan. Herri afariaren ondoren, Oilar Beltzak taldearen dantzaldia izango dute baliarraindarrek.

Egitaraua

  • 14:00. Paella jana.
  • 16:00. Umeentzako herri kirolak eta gozoki festa.
  • 18:00. Herri kirolak. Ondoren. Imanol eta Iñaki trikitilarien dantzaldia.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:30. Oilar Beltzak taldearekin dantzaldia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!