Baliarraingo jaiak 2025

Jaiak, igoera eta sagardo dastaketa, Baliarrainen

Ataria 2025eko abuztuaren 5a

Abuztuaren 14tik 16ra, hiru egunez murgilduko dira Ama Birjin jaietan baliarraindarrak. Urteroko hitzorduen artean, Jexux Nazabalen oroimenezko txirrindulari igoera eta sagardo dastaketa daude.

Abuztuaren 14an hasi, eta abuztuaren 16a bitarte, Ama Birjin jaietan murgilduko dira baliarraindarrak. Hiru egun festaz bete-beteta izango dituzte. Txupinazoa lehertzean hasiko dituzte jaiak eta azken egunean, Izer eta Alabierren dantzaldiarekin eta ondorengo txokolate jatearekin amaituko dituzte festak.

Urteroko hitzorduek ez dute hutsik egingo Baliarraingo jaietan. Tartean, Ama Birjin egunean egingo den Jexux Nazabalen oroimenezko bizikleta lasterketa. Aurten, 61. edizioa izango da, eta antolatzaileek esan dutenez, «edonork hartu dezake parte». 

Arratsaldean, berriz, beste hitzordu garrantzitsuenetako baten txanda izango da: pilota partidak. Lehen partidan, Baliarraingo eta Olaberriko pilotarien arteko binakako norgehiagoka ikusi ahal izango da. Ondoren, partida nagusian, Goñi eta Alduntzinek osatutako bikoteak Urmeneta eta Elizegiren aurka jokatuko du.

Ama Birjin jaietako azken eguna, maratoia, toka txapelketa eta patata tortilla lehiaketarekin hasiko dute. Eta azken ospakizun uneak, puzgarriekin, zahagiardoarekin eta ondorengo dantzaldiarekin izango dira.

 

EGITARAUA

  • ABUZTUAK 14, OSTEGUNA
    • 11:00. Txupinazoa eta buruhandiak.
    • 11:30. Pilota partida, finalak.
    • Ondoren. Hamaiketakoa jubilatuentzat.
    • 14:00. Paella jana.
    • 16:00. Umeentzako herri kirolak eta gozoki festa.
    • 18:00. Herri kirolak.
    • Ondoren. Imanol eta Iñaki trikitilarien dantzaldia.
    • 21:00. Herri afaria.
    • 23:30. Oilar Beltzak taldearekin dantzaldia.
  • ABUZTUAK 15, OSTIRALA
    • 11:00. Meza nagusia.
    • 12:00. LXI. Txirrindulari igoera.
    • 18:00. Pilota partidak: Baliarrain vs. Olaberria. Goñi-Alduntzin vs. Urmeneta Elizegi.
    • Ondoren. Mirari Azkue eta Aintzane Agirrebeña trikitilarien dantzaldia.
    • 20:00. Sagardo lehiaketa.
    • 22:30. Heldu jolasak.
    • 23:30. Mirari Azkue eta Aintzane Agirrebeña trikitilarien dantzaldia.
  • ABUZTUAK 16, OSTIRALA
    • 12:00. Toka txapelketa eta maratoia.
    • 13:00. Patata tortilla lehiaketa.
    • 14:00. Bazkaria, norberak eramanda.
    • 16:00. Puzgarriak.
    • 18:00. Trikititxootx! Izer eta Alabier trikitilariekin eta Amaia Agirre eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
    • 20:00. Zahagiardoa.
    • 22:30. Izer eta Alabierrekin dantzaldia.
    • 01:00. Txokolatada.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!