UEMAren gazteentzako udalekuak, berriro Baliarrainen

Ataria 2025eko uztailaren 2a

120 gaztek parte hartu dute Salto! udalekuetan, bi txandatan banatuta. Lehena ekainaren 22tik 30era izan zen eta bigarrena gaur hasi da, uztailaren 10era bitarte.

Bigarren txandako 60 gazte Baliarrainen elkartu dira gaur, Hezten elkarteko hezitzaileekin batera, eta bihartik aurrera Idiazabalerako bideari ekingo diote, Zaldibiatik eta Ataundik igarota. Ohi bezala, udalerri euskaldunetako gazteak saretzea da helburua, euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzearekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!