Igandea da Txekor Jaterako txartelak erosteko azken eguna

Ataria 2025eko apirilaren 24a

Txekor jatea egingo dute Baliarrainen Maiatzaren Lehenean, urtero bezala. Bazkarirako txartelak Zartagi ostatuan erosi behar dira.

Baliarraindarrek Atari Soro frontoian elkartuko dira maiatzaren 1ean Txekor Jaterako. Aurretik prestaketa handia behar duen hitzordua da eta boluntarioak bezperan hasiko dira txekorra erretzeko makinaria guztia martxan jartzen. Bazkariko menua txorizo egosia, Elosegiko txekorra entsaldarekin, Larretako arroz esnea, kafea eta kopa izango da eta txartelak igandera bitarte erosi daitezke Zartagi ostatuan. Helduek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta ume zein langabetuek 15 euro. Epez kanpo erosten dutenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dute. 

Egitaraua
  • 12:00. Umeentzako herri-kirol jolasak.
  • 13:00. Unai Izagirre Attola eta Aritz Garmendia trikitilariak.
  • 14:00. Bazkaria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!