Apirilera bitarteko egitaraua prestatu dute

Ataria 2025eko otsailaren 11

Baliarraingo plazaren artxiboko irudia.

Otsailetik apirilera denetariko jarduerak izango dituzte Baliarrainen, horien artean, inauteriak, hitzaldiak, literatur tertuliak eta kultur ikuskizunak.

Dabilen herriari, goroldiorik ez lelopean denetariko jarduerak prestatu dituzte Baliarrainen urtearen lehen lauhilekorako. Mota askotako hitzorduak izango dira, besteak beste, inauteriak, hitzaldiak, hainbat libururi buruzko solasaldiak, antzerkiak eta otorduak.

Herriko hainbat taldek elkarlanean osatu dute egitaraua, eta herritarrei elkarbanatzeko eta parte hartzeko gonbidapena ere egin diete. Oraingoz apirilera bitarteko jardueren berri eman badute ere, aurreratu dute maiatzean ere izango direla ekitaldiak, eta beste berrikuntza bat ere iragarri dute: epe laburrean ateak zabalduko dituela herriko ostatuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!