Mendi buelta, dantza eta hamaiketakoa Gazte Eune hasteko

Ataria 2024ko urriaren 19a

Goizean herri inguruan ibilalditxoa egin eta hamaiketakoa egiteko herriko tabernan bildu dira gazteak.

Hirugarren aldiz Gazte Eune ari dira ospatzen gaur Baliarrainen. Egun bakarrera mugatu dituzte jarduerak baina egitarau oparoa osatu dute goizean goiz hasita. 

Azkeneko egunetan izan diren euriteen ondorioz, luiziak izan dira Baliarrain inguruko mendietan eta, hortaz, aurreikusia zuten mendi ibilaldia laburtu egin dute gazteek. Ondoren hamaiketakoa egiteko bildu dira herriko tabernan. 

Gazteak eta gainerako herritarrak ere gonbidatuta daude gaurko egunean parte hatzera, baita inguruko herritako gazteak ere, iluntzetik aurrera festa giroa izango baita Baliarrainen. 

Hona hemen antolatu duten egitaraua:

  • 15:00. Mus txapelketa.
  • 19:00. Garagardo dastaketa.
  • 20:15. Iratzar erromeri taldea.
  • 21:30. Kostilla jatea.
  • 23:30. Iratzar erromeri taldea.
  • 01:15. Bingoa.
  • 01:30. DJ Tintz eta Dj Kanpax.
  • 05:30. Azken gaupaseroen karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!