Baliarrainen kontzertua emango du Korrontzi taldeak urriaren 12an. Hogei urte bete ditu taldeak eta ibilbidea jasotzen duen liburu eta bi disko argitaratu zituzten. Proiektu berri hori ezagutarazteko bira egiten ari dira, eta geldialdia izango dute Baliarrainen.
Herriko plazan izango da kontzertua, 19:30ean, eta, dagoeneko, saldu dituzte ehun bat sarrera.