Baliarraingo jaiak 2024

Txapelketak goizeko protagonista

Ataria 2024ko abuztuaren 16a

Oilasko sukaldatze lehiaketan 14 pertsonak hartu dute parte, eta bazkarian 50 pertsona elkartu dira.

Toka txapelketarekin ekin diote jaietako azken egunari Baliarrainen. Gaztetxoetatik hasi eta erretiratuetara bitartekoek hartu dute parte. Ondoren beste txapelketa bat izan da, kasu honetan gastronomiarekin lotua: oilasko sukaldatze lehiaketa. 14 pertsona aritu dira oilaskoa sukaldatzen, eta Aimar izan da irabazlea 347,5 punturekin. Bere atzetik sailkatu da Manex, 345 punturekin eta hirugarren izan da Janire, 343 punturekin.

Bazkarirako 50 pertsona inguru elkartu dira, eta ondoren, bingoan aritu dira. Gaztetxoek puzgarrietan jolasteko tartea ere izan dute arratsaldean, eta ondoren nork txapela hobekien jaurti aritu dira.

Gaua alaitzeko, 20:00etan hasita, zahagiardoa eta Izer eta Alabier trikitilariak izango dituzte, eta 22:30etik aurrera trikiti doinuek jarraipena izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!