Baliarraingo jaiak 2024

Baliarraingo igoera, helduen lasterketa eta sari banaketa

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 15a

33 txirrindulari abiatu dira irteera marratik, helduen lasterketan. Helmugan, Unax Iztueta baliarraindarra eta Iker Saizar izan dira azkarrenak. Herriko azkarrena Unax Iztueta bera izanda izan da, lehen postuan helmugaratuta, eta parte hartzaile helduena Jexux Ibarbia izan da 78 urterekin.

Parte hartzaile guztiek izan dute saria helmugan, hain zuzen ere, sagardo botila bana. Horrez gain, ordea, Jexux Nazabalen omenezko txirrindulari igoera irabazi duten txirrindulariei, sari ederrak eman dizkiete.

Hauek izan dira maila bakoitzeko sarituak:

Haurren sailkapena, mutilak:

  1. Eki Olaberria (Baliarrain).
  2. Aitor Arteaga (Baliarrain).
  3. Inar Morandeira (Donostia).
  4. Adur Gerrero (Baliarrain).

Haurren sailkapena, neskak:

  1.  Irati Bengoetxea (Baliarrain).

Tarteko helmugan azkarrena: Eki Olaberria.

Parte hartzaile gazteena: Oihan Zubeldia, 5 urte (Baliarrain).

Helduen sailkapena, gizonak:

  1. Unax Iztueta (Baliarrain).
  2. Iker Saizar (Berastegi).
  3. Asier Garmendia (Lasarte).

Helduen sailkapena, emakumeak:

  1. Maialen San Sebastian (Anoeta).
  2. Maider Unanue (Arama).
  3. Onintza Garmendia (Lasarte).

Tarteko helmugan azkarrena: Unax Iztueta.

Parte hartzaile nagusiena: Jexux Ibarbia, 78 urte (Bidania-Goiatz).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!