Hogeita bi haurrek hartu dute parte Baliarraingo igoeran. Helmugan azkarrenak Eki Olaberria eta Irati Bengoetxea baliarraindarrak izan dira. Parte hartzaile gazteena berriz, Oihan Zubeldia izan da, 5 urterekin.
Jexux Nazabalen omenezko 60. txirrindulari igoera ospatu da gaur goizean Baliarrainen. Guztira 55 txirrindularik eman dute izena, eta lehen lasterketa txikiena izan da. Herritarrek ere ez dute bide-bazterrean igotzaileak animatzeko aukera galdu, eta etorkizuneko txirrindulariek asko eskertu dituzte herritarren txalo zaparradak.
Hogeita bi haurrek hartu dute parte Baliarraingo igoeran. Helmugan azkarrenak Eki Olaberria eta Irati Bengoetxea baliarraindarrak izan dira. Parte hartzaile gazteena berriz, Oihan Zubeldia izan da, 5 urterekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?