Baliarraingo jaiak 2024

Baliarrainen lehertu da lehen suziria

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 14a

Arkaitz elkarteko kide den Bixente Zubeldiak jaurti du Baliarraingo Ama Birjin jaien hasierako txupinazoa, eta hiru eguneko jai egitaraua prestatu dute.

Baliarraingo kioskotik suziria botatzearekin batera eman zaie hasiera Ama Birjin jaiei. Udal ordezkariek,  eskerrak eman nahi izan dizkie elkarteko kideei herriari emandako zerbitzuagatik. Suziriaren ondoren, pilota partidak jokatu dituzte frontoian.

Gaurko honako egitaraua prestatu dute Baliarrainen:

14:00. Paella jana. 

16:00. Ume jolasak. 

18:00. Herri kirolak.

21:00. Herri afaria.

23:30. Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzellus trikitilarien dantzaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!