Barandiaranen ipuinak antzeztuta

Ataria 2024ko maiatzaren 1a

Joxe Miel Barandiaranek jasotako ipuinak kontatu eta antzeztu dituzte Baliarrainen.

Antropologo, etnografo eta apaiza Baliarraingo apaiz etxean aritu zen humanitateak eta latina ikasten, eta pertsonaia oroitzeko egin dute ipuin kontaketa, Jentilen baratza kultur elkartearekin elkarlanean. Hasiera batean plazan egitekoak ziren, baina eguraldiagatik frontoian egin dute azkenean, eta jende asko gerturatu da ikuskizunaz gozatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!