Txekor baten bueltan bildurik

Ataria 2024ko apirilaren 27a

Baliarraindarrak Atari Soro frontoian bazkaltzen ari dira, tradizionala den txekor jatean.

Ohiturazkoa izaten da Baliarrainen Maiatzaren Lehenaren bueltan herrian bazkaria egitea, eta ohiturazkoa izaten da gainera menua: txekor jatea.

Aurretik prestaketa lan handia izaten du, eta gaur ere lan horretarako boluntarioak ez dira falta izan, iluntzeko 00:00etan jarri baitute txekorra erretzeko makineria martxan. Adituak txekorraren bueltan, gazteak zerbitzatzen, eta herritarrak zein bisitariak menua dastatzen herriko frontoian.

Bazkal aurretik Aramako loreen postua izan da, eta bazkal ondoren musikarako tartea ere izango dute Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilarien eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!