Baliarraingo igoera, saritu guztiak

Ataria 2023ko abuztuaren 15a

Parte hartzaile guztiek izan dute saria helmugan, hain zuzen ere, sagardo botila bana. Horrez gain, ordea, Jexux Nazabalen omenezko txirrindulari igoeran sari ederrak banatu dituzte. Hauek izan dira sari banaketa ekitaldiko protagonistak:

Haurren sailkapena, mutilak:

  1. Eneko Olano (Baliarrain).
  2. Oier Iarza (Irura).
  3. Ioritz Saizar (Berastegi).
  4. Aitor Arteaga (Baliarrain).

Haurren sailkapena, neskak:

  1. Maddi Saizar (Berastegi).
  2. Irati Bengoetxea (Baliarrain).

Tarteko helmugan azkarrenak: Eneko Olano eta Maddi Saizar.

Parte hartzaile gazteena: Xuar Ozaita, 5 urte (Baliarrain).

Helduen sailkapena, gizonak:

  1. Mikel Zabalegi (Ordizia).
  2. Antton Labaka (Amasa-Villabona).
  3. Asier Garmendia (Lasarte).
  4. Haitz Zunzunegi (Baliarrain).

Helduen sailkapena, emakumeak:

  1. Maider Unanue (Arama).
  2. Onintza Garmendia (Lasarte).

Tarteko helmugan azkarrenak: Iker Saizar (Berastegi) eta Maider Unanue.

Parte hartzaile nagusiena: Jexux Ibarbia, 77 urte (Bidania-Goiatz).

Ekitaldiaren amaieran, igoeran parte hartu duten baliarraindar guztiak prest jarri dira argazkirako. Tolosaldeko Atariatik Ibai Nazabali eskerrak eman nahi dizkiogu, gaurko lasterketan moto gidari lanak egiteagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!