Baliarraingo igoera, txikienen lasterketa

Ataria 2023ko abuztuaren 15a

Hamazazpi haurrek hartu dute irteera Baliarraingo bidegurutzean. Igoera gogorra zuten aurretik, baina errepideak bakoitzari bere erritmoa jarri dio. Helmugan azkarrenak Eneko Olano eta Maddi Saizar izan dira. Bat herrikoa eta bigarrena berastegiarra.

Parte hartzaile gazteena Xuar Ozaita izan da, 5 urterekin. Baliarraindar txikiak aita oinez ondoan zuela egin du igoera guztia. Zaletuek gogotik txalotu dute bere esfortzua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!