Ugaitz Garmendiaren txanda alkatetzan

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Auzolanean Bizirik taldeak hauteskundeak irabazi ondoren hautagaitzako bost kideek hartu dute kargua.

Ugaitz Garmendia da Baliarraingo alkate berria. 70 boto eskuratu zituen Auzolanean Bizirik taldeak joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan.

Bost lagunek osatuko dute Baliarraingo udalbatza. Hauek dira hautetsiak:

  1. Ugaitz Garmendia Aurkia (Auzolanean Bizirik)
  2. Amets Arteaga Bereziartua (Auzolanean Bizirik)
  3. Mikel Villacorta Rollan (Auzolanean Bizirik)
  4. Xabier Urtasun Etxeberria (Auzolanean Bizirik)
  5. Josu Ozaita Azpiroz (Auzolanean Bizirik)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!