Inoizko jendetsuena

Ataria 2023ko maiatzaren 1a

Igandean ospatu dute ohiturazkoa den txekor jatea Baliarrainen. Inoizko jendetsuena izan da aurtengoa: 185 pertsona elkartu dira Baliarraingo frontoian.

Edozein festatan aurretiazko lana beharrezkoa izaten da. Hori honela, Baliarraingo txekor jatean auzolanak ez du hutsik egin: sua eta txekorra bera prestatzea, gainontzeko osagaiak, frontoia atontzea, mahaiak prestatzea, zerbitzatzea... guztia herritarren esku. Honela, festa eguna bihurtu zuten igandekoa Baliarrainen txekorraren bueltan.

Jatekoaz gain, erosteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Aramako lorezaina gerturatu zen Baliarrainera eta lore azoka muntatu zuen frontoiaren inguruan.

Jan-edan festa batean ezin musika falta eta oraingoan Imanol eta Iñaki trikitilariak arduratu ziren bazkalaurrea eta bazkalostea musika doinuz bustitzen.

Gainera, guraso elkarteak saski ederra zozkatu zuen egunari amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!